XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GEPPETTO JAUN MISTERIOTSUA - Akabo gure tarta - hasperen egin zuen Ritak, erasoaren maniobra ikusiz eta ahoa eztitan- Bai burugogorra zarela
- Baina non dituzu begiak? Begira, azpia dena txokolatezkoa du.
Eta gainean arrosa, horia eta berdea da: tarta milagozoduna.
@- Martzianoen banderaren koloreak izango dira.
- Apostu egingo dugu. Nik tarta bat dela diot, zuk astrountzi bat dela diozu.
- Irabazleak, bion asteko paga jasoko du.
- Hilabeteko paga - gehitu zuen Paolok.
- Baita urtebetekoa ere, nahi baduzu - bota zion Ritak.
- Urtebetek luze jotzen du....
- Ikusten nola zauden beldurrez? Ni, aldiz, prest nago apostu egiteko.
- Ados, urtebetekoa
- Eta orain goazen ea zer den ikustera.